XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAU ANAI UMERZURTZAK Munduan beste asko bezala, lau anaia umerzurtz geratu ziren.

Aitak, hil zenean, ogi bat baino ez zien utzi laurei.

Konturatu ziren beren ogia irabaztera joan behar zutela.

Irten beren etxetik eta bidegurutze batetara iritsi zirenean, elkarri esan zioten: - Ogi hau lau zati egin eta hementxe banatu behar gaituk lau lekutara: hemendik zazpigarren urtean gaurko egunez ordubietarako honaxe etorri behar diagu.

Irten ziren bakoitza bere bidetik. Batak astronomo bat topatu zuen.

- Nora hator, mutil?- galdetu zion astronomoak.

- Ba, lau anaia izan gara eta umerzurtz geraturik, aitak ogi bat baino ez zigun utzi, eta hementxe gabiltza, bakoitza geure ogia bilatzen.